• Proposamenen artean, abenduaren 12tik 14ra ospatuko den XXXVII Euskal Liburu eta Disko Azoka, Lazkaoko Beneditarren Fundaziora egingo den bisita gidatua eta Arerian proiektatuko diren Tigre Galdua eta Nüremberg filmen proiekzioak nabarmentzen dira.

Aste honetan, publiko guztientzako kultur eskaintza zabala izango da, Euskal Liburu eta Disko Azokatik hasi eta kontzertua, bisita gidatua eta haurrentzako zein helduentzako zinema eskaintzara kulturaz gozatzeko.

XXXVII. Euskal Liburu eta Disko Azoka 2025 abenduaren 12tik 14ra ospatuko da herriko frontoian. Azoka abenduaren 12an, ostirala, irekiko da, 16:30etik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean jarraituko du, 10:00etatik 14:00etara. Liburu eta diskoen salmentaz gain, jostailuen salmenta solidarioa egingo da. Lazkaoko Udalaren eskutik herritarrek %15eko deskontua eskuratu dezakete. Ekitaldi aipagarri gisa, abenduaren 14an, 12:30ean, Lazkaoko Bandaren kontzertu bat izango da, azoka tradizional honen baitan zuzeneko musikaz gozatzeko.

Abenduaren 12an, ostirala, 19:00etatik aurrera, Areria Aretoak The World of Hans Zimmer: A New Dimension taldearen kontzertua hartuko du, esperientzia ahaztezin bat eskainiz, non publikoak Hans Zimmerren musika ikonikoaz gozatu ahal izango duen konpositore ospetsuaren soinu-unibertsoan murgilduz.

Abenduaren 13an, larunbata, 11:00etatik 12:30era, Lazkaoko Beneditarren Fundaziora bisita gidatua egingo da Beneditarren historia eta ondarea gertutik ezagutzeko.

Zinema arloan, Areriak publiko guztientzako film sorta bat eskainiko du. Txikienentzat, abenduaren 13an (larunbata) 17:00etan eta abenduaren 14an (igandea) ordu berean, Tigre galdua proiektatuko da. Gainera, helduen saioan abenduaren 13an, larunbata, Nüremberg-eko bi emanaldi izango dira, 19:30ean eta 22:00etan, eta abenduaren 14an, igandea, 19:30ean. Abenduaren 15ean, astelehena, Nürembergek bi proiekzio izango ditu, 19:00etan eta 21:00etan.

Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu kultur jarduera hauetan parte hartzera eta kulturaz herrian bertan gozatzera.


 Gabon Kontzertuak

Bisita gidatuaLIBURU AZOKA 2025 kartela

 

 

 

HANS ZIMMER

tigre galdua

nuremberg