• Sari banaketa ekitaldia Lazkaoko Udalean egin da, eta parte-hartze zabala eta hezkuntza komunitatearen inplikazioa nabarmendu dira. Lehiaketa ekimen sortzaile bat izateaz gain, hezkuntza eta gizarte tresna ere izan da, errespetua, berdintasuna eta elkarbizitza sustatzeko.
  • Kepa Zubiarrain, Alkateak “oraindik ere garrantzitsua dela guztion artean, familian, eskolan eta herrian, berdintasunaren eta errespetuaren alde lanean jarraitzea” nabarmendu du.

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Lazkaoko Udalak Booktrailer Lehiaketako sari banaketa ekitaldia ospatu du. Ekimenak parte‑hartze izugarria izan du eta nabarmentzekoa izan da ikastolako ikasleen, irakasleen eta hezkuntza komunitatearen inplikazioa.

Lehiaketa gizartearen sentsibilizazioa, berdintasunaren balioa eta elkarbizitza sustatzeko sortu zen, eta horretarako 450 ikaslek hartu dute parte, guztira 32 booktrailer aurkeztuz. Sortzez eta sentsibilitatez egindako lan horien bidez, adin eta maila desberdinetako gazteek errespetuaren, elkarrekin eraikitzearen eta indarkeriarik gabeko harremanen balioak nabarmendu dituzte.

Ikastolak eta irakasleek egindako jarraipen eta laguntza izan da oinarri nagusia parte‑hartze handia eta lehiaketaren arrakasta posible izan diren. Horri esker, ikasleek beren sormen gaitasunak bideratu dituzte helburu argi batekin: indarkeriarik gabeko gizarte baten alde lanean jarraitzea.

Sari banaketa ekitaldian ez da soilik lanen kalitatea baloratu, baizik eta horien atzean dagoen mezua nabarmendu da. Antolatzaileen iritziz, lehiaketa honek ez du izan lehiaketa huts baten izaera; aitzitik, indarkeriarik gabeko gizartearekiko konpromisoa adierazteko mezu kolektiboa zabaltzeko aukera ere izan da.

Lehiaketa bi kategoriatan banatu da, parte-hartzaileen adinaren arabera.

Saritutako proiektuei dagokienez, A kategorian honakoak izan dira saritutako lanak:

  • LH 4. maila: «Sekretuen Hamahiru Zaporeak»
  • LH 1. maila: «Daniela Pirata»

B kategorian, hauek izan dira saritutako booktrailerrak:

  • DBH 4. maila: «Hormak» (Jare, Carla eta Ane)
  • DBH 4. maila: «Hormak» (June, Naroa, Aiara eta June)

Halaber, parte‑hartzaile guztiei eskerrak emateko eta euren inplikazioa aitortzeko, indarkeria matxistarik gabeko esku morea duen botila bana eman zaie.

Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkateak saridunak zoriondu ditu eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie, euren konpromisoagatik eta lan bikainagatik. Era berean, gaineratu du oraindik ere garrantzitsua dela guztion artean, familian, eskolan eta herrian, berdintasunaren eta errespetuaren alde lanean jarraitzea.


 Booktrailer 1

 

Booktrailer 2

 

Booktrailer 3

 

Booktrailer 6

Booktrailer 6

 

Booktrailer 7

 

Booktrailer 8

 

Booktrailer 9

 

Booktrailer 10

 

Booktrailer 11