• Goizeko 8:30etan hasiko da jardunaldia, Izar Baso eta Gurutz-Etxeberri baserrietatik abiatuta.

Lazkaoko Udalak auzolan jardunaldi bat antolatu du datorren larunbaterako, abenduak 20, San Prudentzio eta Izar Baso arteko eta Gurutz-Etxeberri eta Maiz-Berri baserrien arteko bideetako ertzak garbitu eta txukuntzeko helburuarekin. Parte-hartzaileek goizeko 8:30ean hasiko dute jardunaldia, bi abiapuntu hauetatik: Izar Baso baserria eta Gurutz-Etxeberri baserria, hurrenez hurren.

Ohiko eskuzko tresnez gain, gomendagarria da norbaitek traktore bat eramatea lanak errazteko.

Udalak herritarrei jardunaldi hauetan parte hartzeko deia egiten die, ingurunea zaintzen laguntzen duen elkarlaneko ekimen honetan.


 auzolana