• Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, abenduak 18, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.

Osoko Bilkurarako aurreikusitako Gai Zerrenda honako hau da:

  1. Alkatearen Ebazpenen berri ematea.

  2. 9 zenbakidun kreditu aldaketa espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien bidez.

  3. 2026rako ordenantza fiskalak aldatzeko erabakiaren eta espedienteko akatsen zuzenketaren aurkako erreklamazioak ez onartzea.

  4. 2026ko ekitaldirako ordenantza fiskalen aldaketa behin betiko onartzea.

  5. EAJ-PNVren adierazpena, abenduaren 7tik 8rako gauean Lazkaon izandako gertakarien aurrean.

  6. Galderak eta erreguak.

Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.


 Osoko Bilkura abendua