- Asteburu honetan Zootropolis 2 eta Singular proiektatuko dira Arerian, eta sarrerak 3 eurotan izango dira abenduaren 20an, larunbata, “Zinemaren Euskal Jaia” kanpainagatik.
- “Gabonetan Zinea Euskaraz” zikloak haurrentzako euskarazko zinema ekarriko du, Kayara Inka Gerraria, Heidi Katamotzaren Erreskatea eta Looney Tunes filmekin. Lurrak eztanda egin zuen eguna eta Minecraft Film Bat; eta "Euskadi – Europa. Gure zinemako perlak” helduei zuzendutako zikloan Ciudad sin sueño, La Deuda, Jone Batzuetan eta Sirat filmak eskainiko dira. Bi zikloek 2 euroko prezio berezia izango dute sarrera bakoitzeko.
Aste honetan zinea izango da Lazkaoko kultur programazioaren protagonista, Areria Aretoan haurrei eta helduei zuzendutako eskaintza batekin. Aste honetan, EZAEk, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, bultzatutako "Zinemaren Euskal Jaia" kanpainarekin bat egingo dute proiekzioek. Kanpaina horren baitan, hilabete osoan zehar garatuko diren bi ziklo tematiko bultzatu ditu EZAEk. Alde batetik, "Gabonetan Zinea Euskaraz", haurrentzako pentsatutako proposamena, euskarazko saioekin. Bestetik, "Euskadi – Europa. Gure zinemako perlak", helduentzako proiekzio nabarmenak eskainiko dituena. Ziklo biek zinema modu irisgarrian eta hurbilean jende gehiagorengana hurbiltzea dute helburu, eta, aldi berean, EZAEk euskarazko zinema zein Euskal Herriko eta Europako ekoizpena sustatzeko duen konpromisoa islatzen dute.
Asteburu honetan, txikienek Zootrópolis 2 filmaz gozatu ahal izango dute, abenduaren 20an, larunbatean, eta abenduaren 21ean, igandean, 17:00etan. Helduek, berriz, Singular filma ikusteko aukera izango dute honako saio hauetan: larunbatean, hilak 20, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, hilak 21, 19:30ean; eta astelehenean, hilak 22, 19:00etan eta 21:00etan. Proiekzio hauek "Zinemaren Euskal Jaia" kanpainarekin bat datoz, eta, horren harira, abenduaren 20an euskal eta europar filmen sarrerak 3 euroko prezio murriztuan eskainiko dira.
"Gabonetan Zinea Euskaraz" zikloak arratsaldeko 17:00etan Arerian haurrentzako euskarazko emanaldi berezi hauek eskainiko dira:
- Asteartea 23: Kayara Inka Gerraria
- Ostirala 26: Heidi Katamotzaren Erreskatea
- Asteartea 30: Looney Tunes. Lurrak eztanda egin zuen eguna
- Ostirala 2 (urtarrila): Minecraft Film Bat
Helduentzako ziklo bereziak abenduaren 23an, 26an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an izango dira, 19:30ean baita Arerian:
- Asteartea 23: Ametsik gabeko hiria
- Ostirala 26: Zorra
- Asteartea 30: Jone Batzuetan
- Ostirala 2 (urtarrila): Sirat
“Zinema familian euskaraz” eta “Euskadi–Europa. Gure zinemako perlak” zikloetako film guztiek 2 euroko sarrera-prezio berezia izango dute, zinema eskuragarriago egiteko eta adin guztietako ikusleek gozatzeko aukera izan dezaten.
Lazkaoko Udalak herritarrei Areriara bertaratzeko gonbita luzatzen die.



