- Guztira 20 saltokik parte hartu dute eta 914 boto jaso dira. Herritarren artean, Maite Garmendiak 300 euro irabazi ditu, eta Benita Goiburuk, Ane Irastortzak, Ekain Arruabarrenak eta Nekane Aiestaranek 100 euro.
Lazkaok arrakastaz ospatu du Erakusleiho Lehiaketaren 11. edizioa. Aurten, guztira, herriko 20 establezimenduk hartu dute parte ekimen honetan, eta helburua izan da tokiko merkataritza dinamizatzea eta gure kaleei kolorea eta bizia ematea Gabon garaian. Herritarren erantzuna ere bikaina izan da: 914 bozka jaso dira.
Aurtengo edizioko erakusleiho irabazleak honako hauek izan dira:
- saria:Ainhoa Ileapaindegia
- saria:Xanu
- saria:Leire SH
Bozketan parte hartu duten herritarren artean ere zozketa egin da, eta honako sariak banatu dira:
- 300 euroko saria:Maite Garmendia
- 100 euroko lau sari:Benita Goiburu, Ane Irastortza, Ekain Arruabarrena eta Nekane Aiestaran
Sari banaketa ekitaldian, Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainek bereziki eskertu nahi izan zuen bertako merkataritzaren ahalegina eta inplikazioa: “Eskerrik asko gure kaleak apaintzeagatik eta Lazkaori edertasuna eta poza emateagatik. Zailtasunak izan arren, egunero ateak ireki eta irrifar bat eskaintzen duzue, zuen onena emanez. Lazkao ez litzateke bera izango zuek gabe. Lehiaketaren helburua da herritarrek bertako merkataritza ezagutzea eta balioan jartzea. Jarrai dezagun bide honetatik, Lazkao hobeago bat eraikiz.”
Lazkaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, eta Gabon hauetan ere herriko merkataritzan erosketak egitera animatzen du herritar oro.