- Inkesta urtarrilaren 31ra arte egongo da eskuragarri Udalaren webgunean, esteka honetan: https://labur.eus/SanPrudentzioak2026Inkesta.
- Inkesta honen bidez, lazkaotar guztiek aukera izango dute jarduerak proposatzeko, musika-taldeei buruzko euren lehentasunak adierazteko eta jaietako beste alderdi batzuetarako ideiak emateko. Jaiak apirilaren 24tik maiatzaren 1era ospatuko dira Lazkaon, eta maiatzaren 8tik 10era Lazkaomendin.
Lazkaoko Udalak inkesta bat jarri du martxan, hurrengo San Prudentzio jaietako egitaraua aberasteko helburuarekin. Inkesta hau online egongo da eskuragarri urtarrilaren 31ra arte (barne), Udalaren webgunearen bidez, esteka honetan: https://labur.eus/SanPrudentzioak2026Inkesta.
Lazkaoko herritarren nahiak eta lehentasunak benetan islatzen dituzten jai batzuk antolatzea xede, Udalak eta Jai Batzordeak herritarrak gonbidatzen dituzte euren iritziak eta proposamenak partekatzera.
Inkesta honen bidez, lazkaotarrek aukera izango dute jarduerak proposatzeko, musika-taldeei buruzko euren gustuak adierazteko eta jaietako beste hainbat alderdiren inguruko ideiak emateko. Jaiak apirilaren 24tik maiatzaren 1era izango dira Lazkaon, eta maiatzaren 8tik 10era Lazkaomendin.
Udalak aldez aurretik herritarren parte-hartzea eskertzen du lankidetza, eta galdetegia betetzeko gonbita luzatzen du, San Prudentzio 2026 jai bereziak antolatzeko ekarpena egin dezaten.
