Lazkaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie atzo igandean, urtarrilak 11, ospatutako Astotxo Eguna aurrera eramateko lan egin zuten herritar eta eragileei.

Berezien artean, Zawopi taldeari Egiptora ihesaren kale antzezpena prestatzeagatik; Ansoategi elkarteari, Enkarterrietako asto lehiaketa antolatzeagatik; eta monja zistetarrei, Monjetako irudiak kokatzeagatik.

Era berean, Udalak eskerrak eman nahi dizkie Kantaka Abesbatzari, Astotxo Eguneko egitarauan parte hartu eta ekarpena egiteagatik.

Kepa Zubiarrain alkateak adierazi duenez, “elkarlanean egiten dugu Lazkao. Eskerrik asko, benetan, guztioi.”


 Astotxo Eguna 2026 eskertza 1

 

Astotxo Eguna 2026 eskertza 2

 

Astotxo Eguna 2026 eskertza 3

 

Astotxo Eguna 2026 eskertza 4

 

Astotxo Eguna 2026 eskertza 5

 

Astotxo Eguna 2026 eskertza 6