• Udalak herritarrei aurkeztuko die iraupen luzeko zainketen tokiko ekosistema bat eraikitzeko hasierako proposamena, udalerriko zaintza eredua hobetzeko eta definitzeko aukera emango duten ideiak, esperientziak eta ekarpenak jasotzeko. 
  • Topaketa Udaleko bigarren soilairuan izango da, 17:00etan. Parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez (https://labur.eus/ZaintzaEkosistemaLazkao), Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz, Udalaren 943 08 80 80 zenbakira deituz, edo aurrez aurre, udalaren harrera zerbitzura zuzenean joz egin dezakete izen-ematea urtarrilaren 19tik 30era.

Lazkaoko Udalak ekimen berri bat jarri du abian, gogoeta egiteko eta elkarlanean iraupen luzeko zaintza eredua eraikitzeko. Proposamena ideia argi eta sakon batetik abiatzen da: “Zaintzea giza izaeraren berezko ekintza da”. Bizitzako uneren batean, pertsona guztiok behar ditugu zaintzak, denok baikara zaurgarriak. Beraz, zaintzarik gabe, ezin da gizarte justu, kohesionatu eta iraunkorrik egon.

Premisa horretatik abiatuta, Lazkaoko Udalak zainketei ikuspegi komunitario batetik heltzeko apustua egiten du, bizilagunen inplikazio aktiboa sustatuz, zaintzarako tokiko ekosistema baten eraikuntzan. Proposatzen den eraldaketa ez da alderdi teknikoetara edo asistentzialetara mugatzen; herritarren ikuspegiak txertatzen dituen ikuspegi-aldaketa bat da, eta elkarrizketa kolektibo bat sortzen du, datozen urteetarako adostutako ibilbide-orri batean amaituko dena.

Proiektua aurkezteko eta prozesu parte-hartzaile hau herritar guztiei zabaltzeko asmoz, topaketa ireki bat antolatu da datorren otsailaren 4an, 17:00etan, Lazkaoko udaletxeko bigarren solairuan. Saioak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta bertaratutakoen artean partekatutako kafe batekin amaituko da.

Gonbidapena Lazkaoko zainketen etorkizunari buruz hausnartu eta ekarpenak egin nahi dituzten guztiei zuzenduta dago. Bileran parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez (https://labur.eus/ZaintzaEkosistemaLazkao), Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz, Udalaren telefonora deituz (943 08 80 80), edo aurrez aurre, udalaren harrera zerbitzura zuzenean joz egin dezakete izen-ematea urtarrilaren 19tik 30era. 

Ekimen honekin, Lazkaok aurrerapauso bat ematen du zaintza eredu gizatiarrago, partekatuago eta herritarren benetako beharretara egokituago baterantz. Udalaren konpromisoa argia da: zaintzen eta zaindua den udalerri bat eraikitzea, guztion artean.


 

Iraupen luzeko zaintza eredua