• Udalak hasierako proposamen aurkeztuko du tokiko zaintza-ekosistema eraikitzeko eta herritarren ekarpenak jasotzeko arrsatsaldeko 17:00etan Udaletxean izango den topaketan.

Egun gutxi falta dira Lazkaoko Udalak gogoeta egiteko eta elkarrekin iraupen luzeko zaintza eredua eraikitzeko antolatu duen prozesu parte hartzailean parte hartzeko, izena emateko epea ostiralean urtarrilak 30, amaiuko baita. Ekimenaren abiapuntua da “zaintzea giza izaeraren berezko ekintza dela”, eta herritarren inplikazio aktiboa sustatu nahi du, zaintza-ekosistema bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa sortzeko.

Topaketa irekia otsailaren 4an izango da, 17:00etan, udaletxeko bigarren solairuan, gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupenarekin, eta bertaratutakoek kafe partekatu batekin amaituko dute.

Parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez https://labur.eus/ZaintzaEkosistemaLazkao, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz, Udalaren 943 08 80 80 zenbakira deituz, edo aurrez aurre, udalaren harrera zerbitzura zuzenean joz egin dezakete izen-ematea.

Gonbidapena zabalik dago ideiak eman eta zaintzen eta zaindua den Lazkao baten eraikuntzan parte hartu nahi duten herritar guztientzat.


 Iraupen luzeko zaintza eredua