- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako aurreikusitako Gai Zerrenda honako hau da:
- Alkatearen Ebazpenen berri ematea.
- 3 zenbakidun kreditu aldaketa espedientearen berri ematea, kreditu transferentziaren bidez.
- 2025eko eta 2026ko ordainsari igoerak.
- Hirigoien kaleko 56 eta 58 zenbakien artean dagoen lokala Gipuzkoako Foru Aldundiari doan lagatzea onartzea.
- Lazkaoko Udaleko EAJ-PNV udal taldearen mozioa, Harizti Handi udal futbol zelaian izandako gertakariei buruzkoa.
- Lazkaoko Udaleko EH Bildu udal taldearen mozioa, Harizti Handi udal futbol zelaian izandako gertakariei buruzkoa.
- Galderak eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
