- Helduentzako saioetan emango diren filmen artean daude La Asistenta, Una Batalla Tras Otra, Flores para Antonio, Hamnet eta Song Sung Blue: Canción para dos.
- Haurrentzako proiekzioetan ikusgai izango dira Abuela Tremenda, Ochirren Legenda, Evolution euskaraz eta Como Cabras.
- Martxoan, dantza klasikoaren hitzordu berezi bat izango da Arerian, Alicia en el País de las Maravillas balletaren proiekzioarekin, Royal Ballet konpainiaren eskutik, martxoaren 20an arratsaldeko 19:00etan.
Lazkaoko Udalak otsaileko zinema-programazioa aurkezten du, publiko guztientzako proposamenarekin. Saioak Arerian izango dira, helduentzako zein haurrentzako zuzendutako filmekin. Gainera, martxoan opera pntaila handian gozatzeko aukera izango da.
Helduentzako zinema
Otsailean, helduentzako hainbat film eskainiko dira Arerian, asteburuetan eta astelehenetan, ikuslearen egunarekin bat eginez. Hil honetan nabarmentzekoa da Una Batalla Tras Otra filma, ordutegi bereziarekin eskainiko dena, Urrezko Globoetan lau sari jaso ondoren: film onena, zuzendaritza onena, gidoi onena eta bigarren mailako emakumezko aktore onena.
La Asistenta
- Larunbata 31 (urtarrila): 19:30 eta 22:00
- Igandea 1: 19:30
- Astelehena 2: 19:00 eta 21:00
Una Batalla Tras Otra
- Larunbata 7: 19:30 eta 22:15
- Igandea 8: 19:30
- Astelehena 9: 18:00 eta 21:00
Flores para Antonio
- Larunbata 14: 19:30 eta 22:00
- Igandea 15: 19:30
- Astelehena 16: 19:00 eta 21:00
Hamnet
- Otsailaren 21, larunbata: 19:30 eta 22:00
- Otsailaren 22, igandea: 19:30
- Otsailaren 23, astelehena: 19:00 eta 21:00
Song Sung Blue: Canción para dos
- Otsailaren 28, larunbata 28: 19:30 eta 22:00
- Igandea 1 (martxoa): 19:30
- Astelehena 2(martxoa): 19:00 eta 21:00
Haurrentzako zinema
Haurrentzako filmak asteburu arratsaldetan eskainiko dira, 17:00etan, publiko gazteenarentzako zuzendutako aukeraketa batekin:
Abuela Tremenda
- Igandea 1: 17:00
Ochirren Legenda
- Larunbata 7: 17:00
- Igandea 8: 17:00
Evolution (euskaraz)
- Larunbata 21: 17:00
- Igandea 22: 17:00
Como Cabras
- Larunbata 28: 17:00
- Igandea 1 (martxoa): 17:00
Balleta pantaila handian
Zinema-egitarauaz gain, martxoan Areriak kultur ekitaldi berezi bat eskainiko du pantaila handian: dantza klasikoaz gozatzeko aukera izango da. Martxoaren 20an, ostiralean, Alicia en el País de las Maravillas balletaren emanaldia izango da, Royal Ballet konpainiaren interpretazioan, arratsaldeko 19:00etan.
Lazkaoko Udalak herritarrak programazio anitz eta kalitatezko honetaz gozatzera gonbidatzen ditu, adin eta gustu guztietarako pentsatua baita.
