- Saioak ohiko ordutegian izango dira, astelehenean izan ezik; helduentzako lehen proiekzioa 18:00etan izango baita.
Aste honetan, Lazkaoko kultur agendak bi proposamen zinematografiko interesgarri eskainiko ditu Arerian, haur zein helduentzat pentsatuak.
Haurrentzako saioan, Ochiren Legenda izango da protagonista. Proiekzioak otsailaren 7an, larunbatean, eta 8an, igandean, izango dira, biak 17:00etan. Abentura eta fantasiazko pelikula hau aukera bikaina da zinemako arratsalde batez gozatzeko.
Helduentzat, Una Batalla Tras Otra proiektatuko da, lau Urrezko Globo irabazi dituen filma: film onena, zuzendaritza onena, gidoi onena eta bigarren mailako emakumezko aktore onena. Emanaldiak larunbatean, hilak 7, 19:30ean eta 22:15ean izango dira; igandean, hilak 8, 19:30ean; eta astelehenean, hilak 9, 18:00etan eta 21:00etan, Ikuslearen Egunarekin bat eginez.
Lazkaoko Udalak herritarrei Areriara bertaratzeko gonbita luzatzen die zinemaz gozatzera.
