- Irteera 7:30ean izango da Lazkaoko Itzala Tabernatik eta handik autoz abiatuko dira Errenteriako Susperregi jatetxera. Bertan hasiko da oinezko ibilbidea, 8 kilometroko luzera eta 278 metroko desnibela izango ditu, Malbazar lepoa, Zilegi eta Zuarkazuko inguruak zeharkatu eta Urdaburuko gailurrera iritsiz.
- Parte hartu nahi dutenek ostirala otsailaren 6a arte izango dute izena emateko aukera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 657 72 21 31 telefonora deituz.
Datorren igandean, otsailaK 8, lazkaotarrek Amalur Mendi Elkarteak antolatutako mendi-irteera batean parte hartzeko aukera izango dute. Oraingo honetan, helmuga Urdaburu izango da.
Irteera 7:30ean izango da Lazkaoko Itzala Tabernatik, eta handik autoz Errenteriara, Susperregi jatetxeko aparkalekura, joango da. Bertatik hasiko da oinezko ibilbidea.
Ibilbideak 8 kilometro izango ditu, eta 278 metroko desnibela. Ibilaldian Malbazar lepora doan pista hartuko da, Zilegi eta Zuarkazu ingurutik igaroz, eta Urdaburuko gailurrera (600 m) iritsiko da. Gailurretik Donostia, Pasaia eta Jaizkibel aldera ikusmiraz gozatzeko aukera izango da. Jaitsieran, tontorreko harkaitzari itzulia eman, eta Malbazar eta Aldura kaskoetatik pasata, berriz ere aparkalekura itzuliko da. Itzulera 13:30ak aldera aurreikusten da.
Parte hartu nahi dutenek ostirala, otsailak 6a, bitarte izango dute izena emateko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 657 72 21 31 zenbakira deituz.
Lazkaoko Udalak herritarrei jarduera honekin bat egiteko gonbita luzatzen die, mendi jardunaldiaz gozatzera.
