- 2026ko aurrekontuei buruzko txostena herritarren eskura jarri da modu grafiko eta errazean, herritar guztiek informazioaeskuragarri izan dezaten.
Gardentasuna eta herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, Lazkaoko Udalak 2026ko udal aurrekontuari eta tasei buruzko informazio aldizkari bat argitaratu du. Argitalpenak modu grafiko eta errazean aurkezten ditu aurrekontuaren alderdi nagusiak, herritarrek informazio guztia eskura izan dezaten. Udalerriaren lehentasunak eta helburuak, gastuen banaketa, planifikatutako inbertsioak eta aurtengo proiektu garrantzitsuenak jasotzen ditu.
Gainera, aldizkariak udal-zergei, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuengatiko tasei, hobari eskuragarriei eta ordainketak egiteko egutegiari buruzko xehetasunak ere biltzen ditu.
Aldizkaria Lazkaoko etxe guztiei banatu da eta formatu digitalean ere eskuragarri dago www.lazkao.eus -en: https://labur.eus/LazkaoAurrekontuak2026.
