- Saioan haur eta nerabeen babesa landuko da, kirolaren, aisialdiaren eta denbora librearen esparruetan, eta 17:30etik 18:45era izango da, Lazkaoko Udaletxeko bigarren solairuan.
- Interesa duten familiek9tik 23ra egin dezakete izen-ematea, ondorengo estekan eskuragarri dagoen inprimakia betez: Izena emateko inprimakia.
Lazkaoko Udalak herriko familiei zuzendutako prestakuntza antolatu du, haurrak eta nerabeak kirolaren, aisialdiaren eta denbora librean baberen arloetan babesteko. Ekimen honen helburua da familiek nerabeen zaintza-ingurune seguruak sortzeko funtsezko eragile gisa duten zeregina indartzea.
Prestakuntza martxoaren 2an izango da, Lazkaoko Udalaren bigarren solairuan, 17:30etik 18:45era.
Saioan oinarrizko kontzeptuak landuko dira, hala nola haurren eskubideak, indarkeriaren hautematea eta prebentzioa, eta gurasoek eta zaintzaileek eguneroko bizitzan figura babesle gisa jarduteko duten erantzukizuna.
Interesdunek otsailaren 9tik 23ra arte eman ahal izango dute izena, esteka honetan eskuragarri dagoen online formularioaren bidez: Izena emateko inprimakia.
Prestakuntza honen helburua da familiei tresna praktikoak eskaintzea egon daitezkeen arrisku egoeren aurrean jarduteko, haurren eskubideekiko konpromisoa indartzeko eta herritarren eta erakundeen artean zaintza partekatuaren kultura sustatzeko.
Udalak Lazkaoko familiak ongizaterako eta haurren babeserako interesgarria den prestakuntza honetan parte hartzera gonbidatzen ditu.
