Lazkaoko Udala Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimenera batuko da, eta urtarrilaren 13tik 15era, udalaren eraikina urre kolorez argiztatuko du. Ekimen honen helburua minbizia duten haur eta nerabeen borroka ikusgai egitea da, eta horrekin batera, herritarren kontzientzia eta elkartasuna sustatzea.

Urre kolorezko lazoa, mundu mailan ezaguna den sinboloa, minbizia duten haurren eta nerabeen aldeko laguntza eta itxaropenaren adierazgarri da. Aurtengo aldarrikapena, "Urrezko begiztaren indarra", elkartasunaren eta indar kolektiboaren garrantzia azpimarratzen du borroka honetan.

Ekimen honen bidez, Udalak herritarrei ekimenarekin bat egiteko deia egiten die, fatxadak, balkoiak eta leihoak urre kolorez apainduz eta ekintza hauek sare sozialen bidez partekatuz.


 1Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna