- Lazkaoko herritarrei irekita dagoen lehiaketak lan bakarra aurkezteko aukera ematen du, teknika librean eta 32 x 15 cm-ko formatuan, adimen artifizialik erabili gabe. Lana gutun-azal itxi batean entregatu beharko da, behar bezala betetako izen-emate orriarekin batera.
Datorren ostiralean, otsailak 27,amaituko da 2026ko San Prudentzio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea.
Lehiaketa Lazkaoko bizilagunei zuzenduta dago, adin bereizketarik gabe, eta tokiko sormena sustatzea eta udalerriko talentu artistikoari ikusgarritasuna ematea du helburu. Lehiaketa egin ahal izateko, gutxienez hiru parte-hartzaile beharko dira; bestela, bertan behera geratuko da.
Lehiaketaren gaia “San Prudentzio jaiak” izango da, eta lan guztiek “San Prudentzio jaiak 2026” testua modu ikusgarrian jaso beharko dute azalean. Teknika librea izango da (marrazketa, pintura, collagea edo eskuz zein ordenagailuz egindako beste edozein teknika), baina ez da onartuko adimen artifizialeko tresnekin sortutako lanik, ezta koloreztatutako fotokopiarik ere. Pertsona bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.
Lanek 32 x 15 cm-ko neurri zehatzak izan beharko dituzte, eta edukiak errespetuzkoa izan beharko du, mezu sexistarik, politikorik edo alkoholarekin lotutakorik gabe.
Proposamenak aurkezteko epea ostiral honetan, otsailak 27, amaituko da. Lanak gutun-azal itxi batean entregatu beharko dira, barruan parte hartzeko orria behar bezala beteta eta egilearen datu pertsonalekin txertatuta.
Irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Epaimahaiak lehiaketa hutsik utzi ahal izango du, baldin eta proposamenek ez badute lortzen eskatutako kalitatea, eta haren erabakia apelaezina izango da.
Aurkeztutako lan guztiak Udalaren jabetzapean geratuko dira, eta Udalak haiek erreproduzitzeko eta erakusteko eskubidea gordeko du.
Herritarrei dei egiten zaie epea amaitu baino lehen beren proposamenak aurkeztera.
