- Jardunaldia 08:00etan hasiko da Lazkaoko Itzala tabernatik, eta taldea autoz joango da Irunera. Bertan, 15 kilometroko oinezko ibilbide bat hasiko da, 50 metroko desnibelarekin, Txingudiko eremua zeharkatuz: Kolon pasealekutik, Hendaiako hondartzatik eta Hondarribiko alde zaharretik igaroz. Ibilbidea Astigarragako Mendizabal sagardotegian bazkari batekin amaituko da.
- Parte hartu nahi dutenek otsailaren Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 679 83 68 33 zenbakira deituz egin dezakete izen-ematea.
Datorren igandean, martxoaren 1ean, lazkaotarrek Amalur Mendi Elkarteak antolatutako mendi jardunaldi batez gozatzeko aukera izango dute. Helmuga Txingudi izango da, Hondarribian.
Irteera 08:00etan izango da Lazkaoko Itzala tabernatik. Handik, taldea autoz joango da Amutera, Irunera, eta han hasiko da ibilaldia. Ibilbidea 15 kilometrokoa izango da, 50 metroko desnibelarekin, eta 18:00ak aldera Lazkaora itzultzea aurreikusten da.
Ibilbidea Kolon pasealekutik igaroz, Bidasoa ibaia alde batera utziz, Txingudi itsasadarraren ingurutik egingo da. Ondoren, Hendaiako hondartzara iritsiko dira, eta hondartzatik itsasontzi bat hartuko dute Hondarribira joateko, han herrigune historikoa bisitatuz.
Ibilbidea amaitutakoan, Astigarragako Mendizabal sagardotegira joango dira bazkaltzera.
Parte hartu nahi dutenek otsailaren Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 679 83 68 33 zenbakira deituz egin dezakete izen-ematea.
Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritarrak jarduera honekin bat egitera gonbidatzen dituzte, mendi jardunaldiaz gozatzera.
