- Ikastaroa emakumeen hormona zikloari eta hilekoaren osasunari buruzkoa da, eta hiru saiotan emango da martxoan, maiatzean eta ekainean. Izena emateko epea martxoaren 16ra bitarte egongo da zabalik eta izena aurrez aurre eman daiteke udaletxean bertan edo webgunean.
Lazkaoko Udalak, Lazkaoko Jabetzuntza Eskolaren bidez, ikastaro praktiko eta informatibo bat eskainiko du emakumeen hormona zikloari eta hilekoaren osasunari buruz. Prestakuntza hau emakumeen eguneroko bizitzan eragina duten hormona-prozesuak hobeto ulertu nahi dituzten eta horiek modu naturalean kudeatu nahi dituzten pertsonentzat diseinatu da.
Ikastaroa euskaraz emango du Ainitze Salak, emakumeen osasunean eta ziklo hormonalean adituak, eta aldaketa hormonalek emakumeen ongizate fisiko eta emozionalean duten eraginari buruzko ezagutza zabala partekatuko du. Saioetan, hainbat gai landuko dira, hala nola, ziklo hormonalak gorputzean duen eragina, zikloaren fase bakoitzean izaten diren sintomak eta alterazio hormonalak orekatzeko estrategia naturalak.
Ikastaroa Udaletxeko erakusketa aretoan egingo da eta hiru saiotan banatutako da ondorengo datetan:
- Martxoaren 24an, 17:00etatik 20:00etara
- Maiatzaren 5ean, 17:00etatik 20:00etara
- Ekainaren 2an, 17:00etatik 20:00etara
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek martxoaren 16ra bitarte dute izena emateko epea, aurrez aurre Udalean edo web orriaren bidez.
