- Helburua da Mozorro Egunaren antolaketa hobetzea eta zarata edo segurtasun arazoak saihestea. Karrozek, jaimek eta ibilgailuek erabilerarako oinarrizko baldintzak bete beharko dituzte, eta koadrilek beren parte-hartzea www.lazkao.eus webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez jakinarazi beharko dute apirilaren 17a baino lehen.
- Aurten mozorro-lehiaketa berriro martxan jarriko da, eta lehiaketa izena emandako pertsonekin antolatuko da. Horregatik, parte hartu nahi dutenek inprimakiaren bidez eman beharko dute izen ematea. Parte-hartzaileek goizetik atera beharko dute mozorrotuta eta irabazleari saria emango zaio.
ESKABIDE ORRIA: https://labur.eus/LazkaoMozorroEskabideOrria
San Prudentzio jaietako Mozorro Eguna dela eta, karrozak, motordun ibilgailuak edo jaimak erabiltzeko asmoa duten koadrilek aldez aurretik jakinarazi beharko dute, apirilaren 17a baino lehen, www.lazkao.eus webgunean jarritako inprimakiaren bidez.
Azken urteotan, mozorroak karroza, jaima eta motordun ibilgailuekin laguntzeko tradizioa nabarmen hazi da. Igoera horrekin batera, batzuetan zarata-arazoak eta istripu-arriskuak ere gertatu dira. Egoera horiek saihesteko eta jardunaldiaren antolaketa hobetzeko, Udalak elementu horietakoren bat erabiltzeko asmoa duten koadrilen zerrenda bat izan nahi du, aurreko urteetako jardunbideari jarraituz. Horrela, beharrezkoak diren neurriak aurreikusi eta jaiaren garapena hobeto antolatu ahal izango da.
Mozorro Egunean karroza, jaima edo ibilgailuak erabili ahal izateko, aldez aurretik eskaera egin beharko da. Gainera, elementu horiek mozorroarekin integratuta egon beharko dute, jaimak ezin izango dira erabat itxita egon, eta musikak plazako ekitaldiak eta ordutegiak errespetatu beharko ditu. Jaieguna amaitu ondoren, jaimak, karrozak eta ibilgailuak bere lekutik kendu beharko dira.
Aurtengoan, berriro martxan jarri nahi da mozorro-lehiaketa, eta parte hartu nahi dutenek inprimakian adierazi beharko dute. Lehiaketa parte-hartzaileen arabera antolatuko da eta parte hartu nahi dutenek goizetik atera beharko dute mozorrotuta. Gainera, irabazlearentzat saria egongo da.
Udalak dei egiten die kuadrillei parte hartzeko Mozorro Egunak herritar guztientzako ospakizun irekia eta atsegina izaten jarrai dezan.
