Lexuri Vazquezek diseinatu duen irudia izango da 2026ko San Prudentzio jaien irudi ofiziala. Kartelaren diseinuak, Lazkaoko tradizioa eta kulturaren eragina islatuz, antzar bi jartzen ditu protagonista nagusi gisa. 

Vazquezek, akuarela teknika erabiliz, berdintasuna eta inklusibitatea adierazi nahi izan du, antzarrak baserritarrez jantzita agertzen direlako, bata emea eta bestea arra, jaietan berdintasuna irudikatuz. Jaiak adin guztietako jendearentzako irekita daudela ere azpimarratu nahi izan du.

Kolore biziak eta kontrajarriak erabiliz, kartelak alaitasuna eta ospakizuna transmititzen ditu, eta zapi horiak festa partehartzaileak islatzen ditu, herritarrei parte-hartzeko gonbita luzatuz.

2026ko San Prudentzio Jaiak apirilaren 23tik maiatzaren 1era ospatuko dira Lazkaon, eta Lazkaomendikoak maiatzaren 2an eta 8tik 10era.


San Prudentzioak 2026 kartela 1

 

San Prudentzioak 2026 kartela 2