- Adierazpen instituzionalak Lazkaoko berdintasunaren eta inklusioaren konpromisoa berresten du, arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko kirol espazioak sustatuz.
Martxoaren 21ean, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Lazkaoko Udaleko Kirol Batzordeak arrazakeria, xenofobia eta bestelako diskriminazioaren aurkako konpromiso irmoa berretsi du.
Kirola elkarrenganako errespetuan, berdintasunaren eta talde lanaren oinarrian finkatzen da, eta balio positibo horiek garatzen laguntzen dute. Hala ere, oraindik ere, kirol jardueretan eta eremuetan jokabide arrazista eta baztertzaileak gertatzen dira. Hori, faxismoaren eta xenofobiaren gorakada testuinguruan, gizarte bezala tinko jokatzeko beharra azpimarratzen du.
Lazkaoko kirol eremuetan, elkarteetan, taldeetan eta instalazioetan aniztasuna aberastasun gisa ulertzen da, eta pertsona guztiek, jatorria, hizkuntza, kultura edo sexu orientazioa edozein dela ere, errespetuz, duintasunez eta seguru parte hartzeko eskubidea dutela defendatzen da.
Lazkaotar guztien ardura da kirol espazio seguru eta inklusiboak bermatzea. Horregatik, elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen da, arrazakeriarik, xenofobiarik eta bestelako diskriminaziorik gabeko kirolaren alde.
