- Martxoaren 28an goizeko 09:30ean Lazkaoko joaldunek emango diote hasiera jai giroari, eta 11:00etan Korrika herriko kaleetan barrena igaroko da.
Martxoaren amaieran Korrika izango da Lazkaoko kultur agendako protagonista nagusia. Euskararen aldeko ekimen honek hilaren 28an zeharkatuko du herria, eta hori dela eta, adin guztietako herritarrei zuzendutako hainbat jarduera antolatu dira egun horien bueltan.
Egitaraua, aste honetan, martxoaren 27an hasiko da. Goizeko 11:00etan Korrika Txikia eta Kantujira egingo dira. Arratsaldean, 19:00etan, JTK Lazkaunek talo dastaketa antolatu du Jundajo Txarangaren laguntzarekin, eta gauean, 21:00etan, Sukar Taldeak kontzertua eskainiko du.
Martxoaren 28an goizeko 09:30ean Lazkaoko joaldunek emango diote hasiera jai giroari eta 11:00etan Korrika herriko kaleetan barrena igaroko da. Ibilbidean zehar, Buruhandi eta Erraldoiak eta LTMEko trikitilariak izango dira Korrikari ongietorria ematen hainbat gunetan. Eguerdian, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo da, pintxo, paella eta postrearekin Ikastolako patioan. Arratsaldean, 16:30ean, Zagupek jokoak antolatuko ditu, eta ondoren, 17:30ean, Skapai Elektrotxarangaren emanaldia izango da. Egunari amaiera emateko, 20:30ean, Zezen Suzkoa izango da Lazkaoko Antzar Konpartsak antolatuta.
Martxoaren 28an, 09:30ean, Lazkaoko joaldunek emango diote hasiera jai giroari, eta 11:00etan Korrika herriko kaleetan barrena igaroko da. Ibilbidean zehar, Lazkaoko Buruhandi eta Erraldoiek eta LTMEko trikitilariek ongietorria egingo diote hainbat gunetan. 14:30ean bazkari herrikoia izango da Ikastolako patioan, pintxo, paella eta postrearekin. Arratsaldean, 16:30ean, Zagupek hainbat jolas antolatuko ditu eta ondoren, 17:30ean, Skapai Elektrotxarangaren emanaldia izango da. Egunari amaiera emateko, 20:30ean, Zezen Suzkoaren ikuskizuna eskainiko da Lazkaoko Antzar Konpartsak antolatuta.
Zinema ere
Zinema programazioari dagokionez, haurrek “Tafiti eta bere lagunak” filma ikusteko aukera izango dute martxoaren 28an, larunbatean, eta 29an, igandean, 17:00etan. Helduentzako, berriz, “Tres Adioses” filma eskainiko da larunbatean, hilak 28, 19:30ean eta 22:00etan, igandean, hilak 29, 19:30ean, eta astelehenean, hilak 30, 19:00etan eta 21:00etan.
Lazkaoko Udalak herritarrei Korrikaren inguruan euskara sustatzeko antolatutako diren jardueratan parte hartzera gonbidatzen die, baita Arerian eskainiko diren zinema saioez gozatzera ere.
