- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, martxoaren 26an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako aurreikusitako Gai Zerrenda honako hau da:
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- Kreditu gehigarri bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketa espedientearen onarpena.
- Galderak eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
