• Interesdunek Udalaren harreran egin dezakete izen-ematea edo www.lazkao.eus-en erregistro elektronikoaren bidez. Postuak esleitzeko zozketa apirilaren 10ean eguerdiko 12:00etan egingo da.

Datorren martxoaren 31n amaituko da San Prudentzio jaietan janari zein bestelako postuak ezartzeko izena emateko epea. Interesdunek Udalaren harreran egin beharko dute eskabidea edo www.lazkao.eus-en erregistro elektronikoaren bidez.

Behin epea itxita, apirilaren 10ean eguerdiko 12:00etan zozketa publiko bat egingo da postuak modu ekitatiboan esleitzeko.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Udalarekin harremanetan jar daiteke 943 08 80 80 zenbakira deituz.


 jaietan postuen izen ematea