- Saioa udaletxean izango da, eta helburua da Berdintasun Jaien Protokoloa aurkeztea eta jai seguruak, inklusiboak eta erasorik edo diskriminaziorik gabekoak bermatzeko neurriak ezagutaraztea.
San Prudentzio jaiak gertu direla eta, urtero moduan, Lazkaoko Udalak jaien inguruko indarkeria matxista saihesteko prebentzio kanpaina jarri du abian.
Honen baitan, mezu zuzenak, prozedura egokiak eta festak giro atsegin, jator eta berdinzalean bizi eta gozatzeko jarraibideak daude. Baina, era berean, eraso sexisten aurrean nola erantzun ere lantzen egon da azken asteetan eta horretarako udal mailan, bere eskura dauden tresnak prestatu ditu.
Hau guztiaren berri izateko informazio bilera bat izango da bihar, apirilaren 15ean udaletxean, arratsaldeko 18:00etan, eta bertara, herritar zein kolektibo, talde edo elkarte oro dago gonbidatuta.
