• Larunbatean konpartsen harrera eta kalejira bateratua egingo dira; igandean, berriz, erraldoien erakusketa eta kalejira izango dira. Gainera igandean, apirilak 19, Dantzari Gazteen Topaketa egingo da, eta Lazkaoko Oin-Arin, Ibarrako Allur eta Idiazabalgo Axari dantza taldeek parte hartuko dute.
  • Bestalde, Arerian “Super Mario Galaxy” haurrentzako filmaren saioak eskainiko dira asteburuan, eta helduek “Laponia” filmaz gozatu ahal izango dute larunbatetik astelehenera bitartean hainbat emanalditan.

Aste honetan lazkaotarrek adin desberdinetako publikoari zuzendutako hainbat proposamen izango dituzte asteko kultur agendan. Horien artean, Lazkaoko IV. Erraldoi Topaketa eta Areriako zinema saioak nabarmentzen dira.

Lazkaoko IV. Erraldoi Topaketa apirilaren 18ko eta 19ko asteburuan ospatuko da, San Prudentzio jaien atarian. Larunbatean, hilak 18, Vilassar de Dalteko konpartsari harrera egingo zaio 13:30ean udaletxean, eta arratsaldean, 19:00etan, Lazkaoko eta Vilassar de Dalteko konpartsek kalejira bateratua egingo dute. Igandean, hilak 19, erraldoien erakusketa izango da 10:30ean TPT plazan, eta 11:00etan, erraldoi eta buruhandiak herriko kaleetan ibiliko dira Vilassar de Dalt, Ibarra, Legazpi, Lekeitio, Orereta eta Pasaiako konpartsen parte-hartzearekin.

Gainera igandean,  apirilak 19, Dantzari Gazteen Topaketa egingo da, eta Lazkaoko Oin-Arin, Ibarrako Allur eta Idiazabalgo Axari dantza taldeek parte hartuko dute. Ekitaldia arratsaldeko 18:00tan izango da Lazkao Txiki Zelaian.

Zinemari dagokionez, Areriak haur eta helduentzako saioak eskainiko ditu asteburuan. “Super Mario Galaxy” haurrentzako filma larunbatean, hilak 18, 17:00etan 2Dn eta igandean, hilak 19, 17:00etan 3Dn proiektatuko da. Helduentzako “Laponia” filma proiektatuko da larunbatean, hilak 18, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, hilak 19, 19:30ean; eta astelehenean, hilak 20, 19:00etan eta 21:00etan. 

Udalak herritarrei antolatutako ekintzetan parte hartzera eta horiez gozatzera gonbidatzen die.


 agenda