• Edozein arrisku-egoera edo segurtasun-gabeziaren sentsazioa izanez gero, herritarrak larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jarri ahal izango dira 112 telefonora deituta, 24 orduz eskuragarri. Udalak herritar guztiei dei egiten die prebentzioaren eragile aktibo bihurtu daitezen, jokabide matxistak baztertuz eta behar duen edonori lagunduz.

2026ko San Prudentzio jaiak direla eta, Lazkaoko Udalak indarkeriarik gabeko eta berdintasuna sustatzen duten ospakizunekin duen konpromisoa berretsi du.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu jai seguru, inklusibo eta errespetuzkoez gozatzera, non pertsona guztiek ospatu ahal izango duten jarrera sexistei, erasoei edo jazarpenei beldurrik izan gabe. Gozamen kolektiboa askatasunean, berdintasunean, errespetuan eta bizikidetzan oinarritzen da.

Hori sustatzeko “Lazkaoko San Prudentzio jaiak ere, indarkeria matxistarik gabe. Lazkao, un espacio libre de violencia machista” kanpaina jarri da abian. Herrian zehar kartelak ezarriko dira eta indarkeria kasuetan nola jardun jasotzen duen protokoloa banatuko da herriko taberna eta jai eragileen artean. 

“Indarkeriarik gabeko jaiak nahi ditugu, aisialdirako espazio seguruak eta errespetuzkoak dituztenak”, adierazi du dute Unbe Etxaniz Berdintasun zinegotziak eta Amagoia Naldaiz Kultura zinegotziak, festa batzorde burua.

Udalak herritar guztiak animatzen ditu prebentzioaren eragile aktibo bihurtu daitezen, jokabide matxistak baztertuz eta behar duten pertsona guztiei lagunduz.

Edozein arrisku-egoera edo segurtasun-gabeziaren sentsazioa izanez gero, herritarrak berehala jarri ahal izango dira harremanetan larrialdi-zerbitzuekin, 112 telefonora deituta, 24 orduz.


 Lazkao indarkeria matxista