- Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lazkaora joateko Ordiziatik eta Ataunetik iluntzean, eta gauez joan-etorriak egiteko bi noranzkoetan. Zerbitzua apirilaren 24an eta 25ean egongo da martxan iluntzean zein gauez, eta apirilaren 30ean gaueko zerbitzua soilik eskainiko da.
San Prudentzio jaiak direla eta, Lazkaoko mugikortasuna indartuko da autobus zerbitzu berezi batekin, bai iluntzean, bai gauez, Lurraldebusek kudeatuta.
Apirilaren 24an, 25ean eta 30ean, autobus bereziek Lazkao inguruko hainbat gunerekin lotuko dute, hala nola Ordizia, Beasain eta Ataunekin, baita udalerri barruko geltokiekin ere. 24an eta 25ean zerbitzua eskainiko da, bai iluntzean, bai gauez; 30ean, berriz, gaueko zerbitzua baino ez da egongo.
Errefortzuak iluntzean 20:00etan hasiko dira Ordiziatik Lazkaorako noranzkoan, eta 21:20ean Ataunetik. Bestalde, gaueko zerbitzuak itzulera erraztuko du, Lazkaotik irteerak eginez 2:00etatik aurrera Ordiziarako noranzkoan eta 2:30etik aurrera Ataunerantz.
Iluntzeko zerbitzuaren ordutegiak:
Apirilak 24 (ostirala) eta 25 (larunbata):
- Ordiziatik irteerak: 20:00etan, 20:45ean eta 21:45ean
- Ataunetik irteerak: 21:20ean eta 22:20ean
Gaueko zerbitzuaren ordutegi eta noranzkoak:
Apirilak 24, osteguna:
- Ordiziarako noranzkoa: irteerak Lazkaotik 2:00etan eta 3:00etan
- Ataunerako noranzkoa: irteerak Lazkaotik 2:30ean
Apirilak 25, ostirala:
- Ordiziarako noranzkoa: irteerak Lazkaotik 2:00etan, 3:00etan, 4:00etan eta 5:00etan
- Ataunerako noranzkoa: irteerak Lazkaotik 2:30ean, 3:30ean eta 4:30ean
Apirilak 30, asteazkena:
- Ordiziarako noranzkoa: irteerak Lazkaotik 2:00etan, 3:00etan eta 4:00etan
- Ataunerako noranzkoa: irteerak Lazkaotik 2:30ean eta 3:30ean
Lazkaoko Udalak zerbitzu hau erabiltzeko deia egiten die herritarrei zein bisitariei, aukera jasangarri, eroso eta arduratsu gisa, guztiontzat jai irisgarriagoak izan daitezen.
