- Kiroldegia apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean itxita egongo da. Apirilaren 30ean, berriz, goizez soilik irekiko da, 7:00etatik 13:30era.
- Bazkideek Majori kiroldegia (Ordizia) erabili ahal izango dute apirilaren 28an egun osoan zehar eta 30ean arratsaldez.
San Prudentzio jaiak direla eta, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak bere ordutegia egokituko du datozen egunetan.
Horrela, apirilaren 28an (asteartea) eta maiatzaren 1ean (ostirala) instalazioa itxita egongo da. Bestalde, apirilaren 30ean (osteguna) goizez irekiko da, 7:00etatik 13:30era. Gainerako egunetan, kiroldegiak ohiko ordutegia izango du.
Era berean, Lazkaoko kiroldegiko bazkideek Ordiziako Majori kiroldegiko instalazioak erabili ahal izango dituzte apirilaren 28an, asteartea, egun osoan zehar eta apirilaren 30ean, osteguna, arratsaldez.
Udalak aldaketa horiek kontuan hartzea gomendatzen du udal kirol zerbitzuez gozatu ahal izateko.
