- Zapiak 17:00etatik aurrera banatuko dira, doan.
San Prudentzioko ospakizunetarako dena prest dago eta ostiral honetan, 17:00etatik aurrera, Udaletxean hasiko da jaietako zapi horien banaketa.
Banaketa modu ekitatiboan egingo da eta pertsona bakoitzak gehienez bi zapi jasoko ditu, jaietako ikur berezi honekin festara batu daitezen.
Zatoz Udaletxera eta eskuratu zurea doan.
