- Ekimenak zinema-aretoetara bertaratzea sustatu nahi du, Euskal Herriko eta Europako zinema babestuz. Lazkaon, deskontua Kraken: el libro negro de las horas (maiatzak 9-11), La isla de Amrum (maiatzak 16-18) eta Recreación de un asesinato (maiatzak 23-25) filmen emanaldietan aplikatuko da, Areriako leihatilan tiketak erosiz.
Maiatzean abiatuko da Bidaiariak zinemara kanpaina, Euskal Herriko eta Europako zinema sustatzea helburu duen ekimena, hautatutako filmen sarreretan 2 €-ko deskontu zuzena eskainiz. EZAEk eta Zineuskadik bultzatuta, kanpainaren helburua da kalitatezko zinema herritarrei hurbiltzea, aretoetara joatea sustatuz eta Euskal Herriko zein Europako ekoizpenak babestuz.
Datozen asteetan, Lazkaora bertaratzen direnek film sorta bat ikusteko aukera izango dute, prezio baxuan. Deskontuaz baliatuko diren filmen artean Kraken: el libro negro de las horas (maiatzaren 9tik 11ra), La isla de Amrum (maiatzaren 16tik 18ra) eta Recrecion de un asesinato (maiatzaren 23tik 25era) daude. Deskontua Areriako leihatilan sarrerak erostean aplikatuko da.
Udalak lazkaotarrak proiekzio zinematografikoez prezio merkean gozatzera gonbidatzen ditu, tokiko industria zinematografikoa babestuz.
