- Irteera Lazkaoko plazatik izango da goizeko 08:30etan, eta Lazkaomendira 10:30ak inguruan iristea aurreikusten da, haur jolasak hasten direnerako.
Lazkaomendiko jaien baitan, Amalur Mendi Elkarteak antolatuta, igande honetan, maiatzak 10, lazkaotarrek Lazkaomendira egingo den mendi ibilaldiaz gozatzeko aukera izango dute.
Lazkaoko plazatik abiatuko da, goizeko 08:30etan, eta honakoa izango da ibilbidea: Errotaundi, Suki, Amundarain, Abalin, Iramendi, Gurutzetxeberri, Maiz Goena eta Itxurrene. Lazkaomendira 10:30ak aldera iristea aurreikusten da, umeen jokoak 11:00etan hasiko baitira.
Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak jarduera honekin bat egiteko gonbita luzatzen die herritarrei mendi jardunaldiaz eta jai giroaz gozatzera.
