• Maiatzaren 8tik 10era, Lazkaomendik jai egitarau zabala eskainiko du. Ospakizunak ostiralean, 18:00etan, Lartxai Elkartean hasiko dira, ohiko txupina jaurtiz, buruhandi, talo eta karaoke tailerrekin batera. Asteburu osoan zehar hainbat proposamen izango dira: herri kirolak, herri afaria, zuzeneko musika, mendi martxa, haur jolasak, dantza emanaldiak, magia ikuskizuna eta aizkolari, bertsolari eta trikitilarien erakustaldia
  • Mugikortasuna errazteko, autobus zerbitzu berezia jarriko da maiatzaren 9an. Lazkaoko Correoseko geltokitik (Hirigoien 34) Lazkaomendira irteerak 16:00etatik 18:00etara bitartean izango dira eta Lazkaomenditik Lazkaora itzulera 19:30etik 21:30era bitartean.

San Prudentzio jaietako ospakizunen ondoren, Lazkao Lazkaomendiko jaiei txanda iritsi da. Aurten,atariko gisa, maiatzaren 2an, Lazkaomendiko 50. Txirrindularitza Proba ospatu zen eta bost hamarkada hauetan garaile izan diren txirrindulariei omenaldia egin zitzaien

Jaien txupina maiatzaren 8an, ostiralean, izango da, 18:00etan, Lartxai Elkartean, buruhandiekin, talo tailer batekin eta karaoke saio batekin, jai giroari hasiera emanez.

Maiatzaren 9an, larunbata, kirolzaleek pilota txapelketa bat izango dute goizean, eta herri kirolen desafioa arratsaldean. Ondoren, Iker Sukia eta Aritz Markinezen emanaldia izango da, eta DJ Oixaniren musika goizaldera arte.

Maiatzaren 10ean, igandea, ekitaldiak mendi martxa batekin hasiko dira, eta ondoren haur jolasak eta Lazkao Txiki Musika Eskola eta Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia izango dira. Arratsaldean Thor magoaren magia ikuskizuna izango da eta ondoren aizkolari, bertsolari eta trikitilarien erakustaldia, Haritz Goena eta Joanes Izagirre, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia, eta Gari Lizarraga eta Iñaki Larrañagaren eskutik, hurrenez hurren.

Jaien egitarau osoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ondorengo esteka: Lazkaomendiko jaiak 2026

Autobus zerbitzu berezia

Jaiak direla eta, maiatzaren 9an, larunbatean, autobus zerbitzu berezi bat jarriko da abian, bizilagunen joan-etorria errazteko, ospakizunetarako sarbide eroso, seguru eta jasangarria bermatzeko. Zerbitzu honek Correoseko geltokitik (Hirigoien 34) irtengo da eta Lazkao eta Lazkaomendi lotuko ditu ordutegi hauetan:

  • Lazkaotik Lazkaomendirantz irteerak: 16:00etatik 18:00etara
  • Lazkaomenditik Lazkaora itzulera: 19:30etik 21:30era

Udalak herritarrei zein bisitariei Lazkaomendiako jaietara bertaratzeko gonbita luzatzen die  antolatutako jarduerez gozatzera, eta horretarako, garraio publikoa aukeratzera modu eroso, seguru eta jasangarri gisa.


 Lazkaomendiko jaiak