• EMAN IZENA: https://labur.eus/Lazkao2026udaaisialdia 
  • Haurrek jarduera eta jolas egitarau zabala izango dute ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean. Bi ordutegi aukera eskainiko dira, 10:00etatik 13:00etara edo 9:00etatik 13:00etara, familien beharretara egokitzeko asmoz.
  • Izena emateko epea maiatzaren 11tik 24ra bitarte egongo da zabalik, eta Lazkaoko Udalaren webgunean (www.lazkao.eus) eskuragarri egongo den inprimakia betez edo udal kiroldegian izena emateko orria emanez egin daiteke.

Udako oporren iristearekin batera, Lazkaoko Udala 2026ko Udako Aisialdi Zerbitzua martxan jarri du, udalerriko haurrak oporretako garaian jardueraz gozatzeko aukera izan dezaten. Zerbitzu honek, haurrak jolas giroan eta ingurune seguro batean aritzeko, hainbat jarduera, tailer eta jolas eskaintzen ditu, beren gaitasunak garatzeko eta ikasteko aukera eskainiz.

Udako Aisialdi Zerbitzua ekainaren 23tik uztailaren 24ra izango da. Interesa duten familiek beren beharretara egokituko den bi ordutegien artean aukeratu dezakete: 10:00-13:00 edo 9:00-13:00.

Zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko haurrei (2014-2022 urte artean jaiotakoak) zuzenduta dago, eta guztira 180 plazaren eskainiko dira. Izen-emate kuota 108,70€ izango da 10:00-13:00 ordutegirako, eta 144,95€ 9:00-13:00 ordutegirako. Ordainketa kontu korronte bidez egingo da.

Jarduerak burutuko diren gunea taldeen arabera izendatuko da.

Izena emateko epea maiatzaren 11tik 24ra bitarte egongo da irekita, eta https://labur.eus/Lazkao2026udaaisialdia estekako inprimakia betez edo kiroldegian izen-emate orria entregatuz egin daiteke. 

Lazkaoko Udalak familiei beren seme-alabak izena ematea egitera animatzen die, jolasez, ikaskuntzaz eta garapenaz betetako oporraldiez goza dezaten.


 Uda aisia