- Maiatzean, ekainean eta uztailean zehar kultur, kirol eta jai-giroko proposamen ugari izango dira Lazkaon, besteak beste kontzertuak, antzerkia, opera, kirol txapelketak, haurrentzako jarduerak, bazkari eta afari herrikoiak, ekimen sozialak eta San Joan sua gisako ospakizun tradizionalak.
Aurtego udako programazioak kultura, kirol eta jai jarduerez betetako agenda eskainiko du Lazkaon maiatzean, ekainean eta uztailean zehar, adin guztietako herritarrei zuzendutako proposamenekin eta udalerriko hainbat gunetan banatutako ekitaldiekin.
Programazioa maiatzean hasi da Herriarteko Esku Pilota Txapelketarekin. Era berean, hilabetean zehar Musikaren Asteak protagonismo berezia izango du, eta kulturartekotasunarekin nahiz arte eszenikoekin lotutako hainbat jarduera egingo dira Arerian, erakusketa aretoan, frontoian eta plazan. Programazioaren baitan izango dira, halaber, Euskadiko Selekzioaren pilota txapelketa, “Korrika ezin dutenengatik” ekimen solidarioa eta Anai film laburraren aurrestreinaldia. Kirolak eta aldarrikapen sozialek ere presentzia izango dute Eskolaumeen Triatloiarekin, Palestinaren Egunarekin eta Emakumeen Bertso-Pilota lehaketarekin.
Ekainean, udako programazioak kultur, kirol eta jai giroko ekitaldiekin jarraituko du. Udaletxean Irakurketa Feminista egingo da eta Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Lazkao Txiki Musika Eskolak ikasleen kontzertua eta diploma banaketa egingo ditu; horrez gain, Goilurra Rallya eta Berdintasunaren Aldeko Emakumezkoen Infantil Mailako VI. Futbol 11 Txapelketa, ondorengo bazkariarekin batera, hilabeteko kirol hitzorduen artean izango dira. Bestalde, Goierri Gorrik eta Lazkao Kirol Elkarteak denboraldi amaierako afariak antolatuko dituzte, eta Zagupe Astialdia Taldeak jolas jarduerak eskainiko ditu plazan. Ekaineko egitaraua San Joan suarekin eta Batala mendi lasterketarekin amaituko da.
Uztailean ere udako egitarauak martxa betean jarraituko du, Oin Arin Dantza Taldearen 60. urteurrenaren ospakizunarekin. Hariztin jokatuko den Donosti Cup txapelketak kirolari protagonismo berezia emango dio berriro ere, eta kultur eskaintzaren esparruan izango dira Marsel Magoaren ikuskizuna eta Trajea antzezlana. Familiei eta aisialdiari zuzendutako jarduerek ere izango dute tokia, ur parkearekin eta Zirkun Zirko tailerrarekin azken honek amaiera emanez udako programazioari.
Mendi irteerak
Mendi irteerak ere udako programazioaren parte izango dira, maiatzetik uztailera antolatutako ibilbideekin. Horrela, maiatzaren 31n Irumugarrieta–Aralarrera, ekainaren 21ean Lizarraga–Irunera, uztailaren 5ean Lazkao–Oriora eta uztailaren 19an Zumaia–Debara, naturaz gozatzeko ibilbideak eskainiz.
Udalak herritarritarrei udako programazioan parte hartzera eta ekitaldiez gozatzera dei egiten zaie, herriko bizikidetza, kultura eta parte-hartzea sustatzeko helburuz.
Ordutegiei eta jardueren xehetasunei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu udalaren webgunea: www.lazkao.eus.
