• 16 kilometroko eta 831 metroko desnibela duen ibilbideak Udana eta Andraitz arteko mendialdeko hainbat gunetatik igaroko da, Kataberako meategietatik pasatuz eta Aizkorriko maratoiko korrikalarien igarotzearekin bat eginez.
  • Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15era bitarte dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 688 60 11 86 zenbakira deituz.

Datorren igandean, maiatzak 17, lazkaotarrek Amalur Mendi Elkarteak antolatutako Udana-Andraitzera egingo den mendi jardunaldi batez gozatzeko aukera izango dute. 

Irteera 07:30ean izango da Lazkaoko Itzala tabernatik. Autoak Udanako gainan utziko dira, Legazpi eta OƱati artean, eta handik hasiko da Andraitzerako ibilaldia. Ibilbidea 16 kilometrokoa izango da, 831 metroko desnibelarekin, eta 5 ordu inguruko iraupena izango du. Itzulera 14:00ak aldera aurreikusten da.

Txangoan zehar, parte-hartzaileak Arratolako lepotik eta Jarondoko txaboletatik igaroko dira. Halaber, XIX. mendetik 1930era beruna eta zinka ateratzeko ustiatu ziren Kataberako meategiak bisitatuko dituzte. Ibilbideak Biozkorniako lepotik, Eskistako aterpetik eta Aizkorritxotik jarraituko du, eta Andraitzen Aizkorriko maratoiko korrikalariak pasatzen ikustea aurreikusita dago. Itzulera bide beretik egingo da.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15era bitartedute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 688 60 11 86 zenbakira deituz.

Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen dituzte mendiaz gozatzeko jarduera honekin bat egitera.


 Udana