- Lazkaok berdintasunaren, ikusgarritasunaren eta aniztasunaren defentsarekin duen konpromisoa berresten du, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak babestuz eta gizarte inklusiboagoa lortzeko diskriminazioaren aurkako neurriak hartuz.
Maiatzaren 17a da LGTBIQ+ pertsonen kontra zuzendutako gorroto eta indarkeria mota guztien aurkako Nazioarteko Eguna. Egun horretan bertan baina duela 36 urte besterik ez (1990an), Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea ezabatu zuen buruko gaixotasunen zerrendatik.
Azken hamarkadetan aurrerapauso ugari eman dira legeen bidez herritar guztien berdintasuna bermatzeko, norbanako bakoitzaren sexu-orientazioa edo generoa edozein direla ere. Gizarteak ere egin du aurrera zentzu honetan, eta gaur esan genezake gero eta espazio sozial gehiago ditugula non pertsona bakoitzak gure sexualitatea eta generoa bizitzeko aukera askatasun osoz bizi eta adieraz ditzakegun. Hala ere, praindik ere agerikoa da nahikoa ez dela eta tarteka nahitaezko gertaerak jaso direla.
Lege-aldaketak eta aurrerapauso sozialak ugari izan diren arren, LGTBIQ+ pertsona asko eta asko dira oraindik diskriminazioari, estigmatizazioari eta indarkeria egoerei aurre egin behar dietenak. Gure jendarteari oraindik bidea geratzen zaio egiazko berdintasun eraginkorra lortzeko.
LGTBIQ+ pertsona asko dira oraindik ikusezintasunaren mende bizi direnak, beren sexu- edo genero-identitatea ezkutatu beharra ikusten dutelarik, eta gure herrietako espazio publikoetan ematen ari den erasoen gorakadak agerian uzten du oraindik ez garela iritsi sexu-edo genero-aniztasuna berdintasun egoeran eta diskriminaziorik gabe bizitzeko eta adierazteko askatasun-egoerara.
Aniztasuna da gure aberastasunik handienetako bat eta pertsona guztientzat berdintasun printzipioa, duintasuna eta Giza Eskubideak defendatzea homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako jarduera aktiboa da.
Orain arte egin duen bezala, Lazkaoko Udalak lanean jarraituko du LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen eskubideak defendatu eta diskriminizazioaren kontrako neurriak abian jarriz. Aniztasuna gure indarra da, bai eta defendatu eta babestu behar dugun balorea ere.
Horregatik, Lazkaotarrak animatu nahi ditugu LGTBIQ+ pertsonen kontra zuzendutako gorroto eta indarkeria mota guztien aurkako Nazioarteko Eguna den maiatzaren 17 egunaren testuinguruan dauden ekimenetan modu aktiboan parte hartzera.
Berdintasuna, ikusgarritasuna eta aniztasunaren defentsa
- Maiatzaren 17a da LGTBIQ+ pertsonen kontra zuzendutako gorroto eta indarkeria mota guztien aurkako Nazioarteko Eguna. Egun horretan bertan baina duela 36 urte besterik ez, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea ezabatu zuen buruko gaixotasunen zerrendatik.
- LGTBIQ+ pertsona asko dira oraindik ikusezintasunaren mende bizi direnak, beren sexu- edo genero-identitatea ezkutatu beharra ikusten dutelarik, eta gure herrietako espazio publikoetan ematen ari den erasoen gorakadak agerian uzten du oraindik ez garela iritsi sexu-edo genero-aniztasuna berdintasun egoeran eta diskriminaziorik gabe bizitzeko eta adierazteko askatasun-egoerara.
- Lazkaok eta lazkaotarrek argi dugu GTBIQ+ kolektiboko pertsonen eskubideak defendatu eta diskriminizazioaren kontrako neurriak abian jarriz jarraituko dugula. Aniztasuna gure indarra da, bai eta defendatu eta babestu behar dugun balorea ere.
