Lazkaoko Leiresh saltokiak Singular Dendak programaren aitorpena jaso du, bezeroei esperientzia paregabeak eskaintzeko duten nortasun, hurbiltasun eta gaitasunagatik nabarmentzen diren negozioak bereizten dituena. Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkateak eta Josetxo Sese Ekonomia Sustapeneko zinegotziak Leiresh zorionadu nahi izan dute lorpen honengatik eta bertako merkataritzan egindako lanagatik ere.
Aitorpena Gipuzkoa Merkatariak Federazioaren Batzar Nagusian eman zen, joan den igandean, Donostiako MarĂa Cristina hotelean. Jardunaldiak Gipuzkoako ordezkari instituzionalak, merkatariak eta merkataritza sektoreko eragileak bildu zituen, tokiko merkataritzaren egoera aztertzeko eta lurraldean duen garrantzia azpimarratzeko.
Batzarrean, zazpi establezimendu berri sartu ziren Singular Dendak programan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin batera bultzatutako ekimena, dendara joaten diren pertsonei hurbiltasuna eta esperientzia paregabeak eskaintzen dizkieten saltokiei balioa emateko.
Aitorpen honekin, Leiresh tokiko merkataritzaren erreferente gisa indartzen da, bere dedikazioagatik, bezeroarekiko arretagatik eta Lazkaoren nortasunarekiko konpromisoagatik nabarmenduz.
Zorionak Leiresh!
