Ostegunean, otsailak 9, Goazen-ek Arerian 20:00etan egingo duen ikuskizunerako azken sarrerak salgai daude. Sarrerak eskuratu nahi dituenak udaletxera joan behar du. Sarrera bakoitza 10 euroan dago salgai.

Etzi, osteguna, 20:00etan egingo duten saioa da Lazkaon "Goazen"-en ikuskizuna ikusteko azken aukera, ostegunean 18:00etan eta ostiralean 18:00etan eta 20:00etan egingo dituzten emanaldietarako sarrerak agortuta baitaude. 

Goazen-ek Lazkaon egingo dituen ikuskizunak:

OTSAILAK 9, OSTEGUNA:

  • 18:00: sarrera guztiak agortuta
  • 20:00: SARRERAK SALGAI UDALETXEAN

OTSAILAK 10, OSTIRALA:

  • 18:00: sarrerak agortuta
  • 20:00: sarrerak agortuta