• Lanak San Jose auzoko 19. eta 21. blokeen artean egiten ari dira, auzoko mailak lotuko dituen igogailu bat jartzeko, pertsona guztientzako irisgarritasuna hobetzeko eta 4 metroko desnibela gainditzeko, 166.542,76 euroko aurrekontua duela, BEZik gabe.

Lazkaoko Udalak maiatzaren hasieran hasi zituen San Jose auzoan herri-ingurunearen irisgarritasuna eta inklusioa hobetzeko lanak. Proiektuak bizilagunen eskaerei erantzuten die eta inguruan bizi eta ibiltzen diren pertsona guztientzat espazio erosoago eta seguruago bat sortzea du helburu.

Obrak auzoko 19 eta 21 zenbakidun etxebizitza-blokeen artean egiten ari dira, gaur egun eskailera funtzionalak dituen baina pertsona guztientzat irisgarriak ez diren jabari publikoko lurzati batean. Proiektuak auzoko bi maila lotuko dituen igogailu bat instalatzea aurreikusten du, gutxi gorabehera 4 metroko desnibela gaindituz. Desnibel hori 15-17-19 blokeen aurreko kalearen 172,18 metroko kota eta 14-16-18 blokeen aurreko kalearen 176,22 metroko kota artean dago. 

Igogailua irailean jartzea aurreikusi da, hormigoi armatuzko nukleo batez osatutako egitura nagusi eta material metaliko erresistentez egindako pasabidearekin, ingurunea errespetatuz eta espazioaren segurtasuna eta funtzionaltasuna bermatuz. 

Lanak Construcciones M.B. ANTIO S.L.L. enpresari esleitu zitzaizkion, 166.542,76 euroko aurrekontuarekin, BEZik gabe. Jarduketak aurreikusitako kronogramaren arabera egiten ari dira, Lazkaoko Udalak bizilagun guztien irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko duen konpromisoa berretsiz.


 San Jose lanak 1

 

San Jose lanak 2