- Merkatarien kanpainako 2.000 bonu berriak plazan egongo dira eskuragarri, 17:00etatik 19:00etara, maiatzaren 27an; 28tik aurrera, udaletxean erosi ahal izango dira. Bonuak 30 euroko prezioa du eta 40 euroko balioa. Pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu erosi ahal izango ditu.
- Nekazal ekoizlarien kanpainan 20 €-ko 200 bonu eskaintzen dira, Udalean eskuragarri egongo direnak eta parte hartzen duten ekoizleentzat soilik.
Lazkaoko Udalak “Nik Lazkaon, ¿zuk zergatik ez?” merkatarien udaberriko bonuen kanpainaren edizio berri bat jarri du abian, 2026ko maiatzaren 27tik ekainaren 20ra. Ekimen honen helburua tokiko merkataritzari laguntzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea da.
Guztira 2.000 bonu jarriko dira salgai. Bonu bakoitzak 30 euroko prezioa du eta 40 euroko balioa, zortzi unitateko 5 euroko bonutan banatuta. Horietatik hiru bonu parte hartzen duten saltoki guztietan balioko dute, eta beste bostak elikagai saltokiak ez diren guztietan.
Parte hartzen duten 58 saltokiak honakoak dira: Ainhoa ileapaindegia; Alaine Albisu; Amets bat; Ana belen ileapaindegia; Ana Cristina Olano; Arakama harategia; Arriaran; Artano arrandegia; Barberia ZAC; Bika; Chaman janaridenda; Peluquería Dama; Digital Izar; Eire ile-apaindegia; Ekilore; Errotaundi; Eskuz Fisioterapia eta Osteopatia; Garaiz; Gazi Gozo; Gerriko; Goitia auoteskola; Golok; Gozokiak Ecu; Gure Galtzerdia; Idoia Godoy farmazia; Irizar Anaiak; Fontaneria Gomez; Jauregi elektrizitatea; Jose Antonio Insausti estankoa; Kemen; Kiosko Zelai; Koboloi; Koxkor; Leiresh; Lorena arraindegia; Magala; Maitte; M.Karmen Aguado estankoa; Mamufo; Manako; Matias frutadenda; Mikel optika; Nahikiri; Nare estetika; Ogiberri okindegia; Oreka okindegia; Osatu fisioterapia; Pedro Pereiro farmazia; Pello Bidegain harategia; PinKIDS Akademia; Pranaqi; S.tilo ileapaindegia; SM Sport; The Academy; Txindoki Smartphone Solutions; Unaro burdindegia; Xanu; Ziklos Lazkao.
Bonuak maiatzaren 27an jarriko dira salgai herriko plazan jarriko den karpan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 28tik aurrera, udaletxean izango dira salgai bulegoko ordutegian (astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:00etara, ostiraletan 8:00etatik 15:00etara) agortu arte. Pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu eros ditzake, eta gehienez beste hiru pertsonentzako erosi ahal izango du bakoitzaren NANa aurkeztuz.
Baserritarren produktuetarako bonuak
Kanpainak 200 bonu ere hartzen ditu barne, tokiko nekazaritza ekoizleen produktuen kontsumoa sustatzeko. Maiatzaren 27tik azaroaren 30era egongo dira eskuragarri, 20 euro balioko dute eta 35 euro balioko erosketak egiteko aukera emango dute. Aurrekoak bezala, udaletxean erosi ahal izango dira, eta parte hartzen duten ekoizleek soilik erabili ahal izango dituzte.
Astelehenetako azokan
Oraingoan, estreinakoz, merkataritza-bonuak astelehenetan egiten den azokan ere erabili ahal izango dira, janariak eta ez janariak bereizten jarraituz. Horrela, bezeroek tokiko eta hurbileko produktuak erosi ahal izango dituzte.
Ekimenak helburua du tokiko ekonomia eta merkataritza sustatzea, herritar zein saltokiei mesede eginez, eta Lazkaoko kaleak bizi mantentzea.
