• Lazkaoko kultur-agenda Korrika Egin Ezin Dutenengatik 2026 ekimenarekin hasiko da, desgaitasuna duten pertsonen alde antolatutako erronka solidarioarekin. Gainera, programazioak Anai film laburraren proiekzioa, X. Eskolarteko Antzar Triatloia eta II. Etxeko Memoriala hartuko ditu barne; azken ekitaldi horrek bertsolaritza eta pilota uztartuko ditu frontoian. Era berean, Areria Aretoak ohiko zinema saioak eskainiko ditu helduentzako “Las ovejas detectives” filma proiektatuz.

Aste honetan, kultur eta kirol agenda zabala izango du Lazkaok, proposamen solidarioak, eskola kiroleko jarduerak, zinema saioak eta bertso-pilota ekitaldiak bilduko dituena. Ekimen horien bidez, adin guztietako herritarrek udalerriko hainbat gunetan antolatutako jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Agenda ostiralean, maiatzak 29, Korrika egin ezin dutenengatik 2026 erronkarekin hasiko da. Bakuntzak antolatutako ekimen solidario honek desgaitasuna duten pertsonak izango ditu ardatz, eta herrian zehar 53 kilometroko erronka egingo da. Jardunaldia 07:30ean hasiko da boluntarioen bilerarekin; ondoren, 07:55ean ongietorria egingo da eta 08:00etan emango zaio hasiera erronkari. Gainera, 11:00etan hamaiketakoa eskainiko da, eta ekimena 14:00etarako amaitzea aurreikusita dago.

Ostiralean bertan, programazioak Arerian jarraituko du Anai film laburraren proiekzioarekin. Imanol G. Gurrutxagak idatzi eta zuzendutako lana 19:00etan izango da ikusgai,  2 euroko prezioan sarrera.

Bestalde, larunbatean, maiatzaren 30ean, eskola kirola izango da protagonista “X. Eskolarteko Antzar Triatloia ospatuz. Jarduera 11:30etik 13:00etara egingo da Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian, eta triatloiaren hamargarren edizioan prebenjamin, benjamin, alebin eta infantil kategorietako gazteek parte hartuko dute, adin tarte bakoitzari egokitutako igeriketa, bizikleta eta korrika probetan.

Era berean, asteburuan eta astelehenean, helduei zuzendutako ohiko zinema saioak izango dira Arerian, aste honetan “Las ovejas detectives” filma eskainiz. Proiekzioa larunbatean, maiatzaren 30ean, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, maiatzaren 31n, 17:00etan eta 19:30ean; eta astelehenean, ekainaren 1ean, 19:00etan eta 21:00etan izango da ikusgai

Azkenik, igandean, maiatzaren 31n, II. Etxeko Memoriala izango da Plazako frontoian. Bertso eta pilota lehiaketa honetan Kukuprakak eta Eguzkiloreak taldeak izango dira aurrez aurre, 12:30ean hasiko den norgehiagokan.

Udalak herritarrak egun hauetan antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditu.


 agenda kulturala