• Areso kaleko aparkalekua berrurbanizatzeko proiektuaren 1. fasean zoladurak eta espaloiak berritzea, ur-hornidura ordezkatu eta berdegunea zabaltzea aurreikusten da.  Lizitazioaren aurrekontua, BEZik gabe, 112.581,81 €-koa da.
  • Interesa duten enpresek edo profesionalek ekainaren 11ra barte aurkez ditzakete eskabideak edo eskaintzak, kontratatzailearen profilaren bidez, Udalaren webgune ofizialean: www.lazkao.eus.

Lazkaoko Udalak lizitazio prozesu berri bat ireki du Areso kaleko aparkalekuaren ingurua urbanizatzeko proiektuaren 1. Faserako. Proiektuaren helburua da 2. eta 20. atarien arteko herri-ingurunea hobetzea, bizilagunentzako eta bisitarientzako espazio erosoagoa, seguruagoa eta erabilgarriagoa eskainiz. Jarduketari esker, zoladurak berritu, aparkalekua berrantolatu eta espaloiak egokitu ahal izango dira, herritarrentzatingurune irisgarri eta atsegina sortuz.

1.Faseak honetan espaloia zabaldu, berritu eta hornidura sarea ordezkatuko da.

Aurrekontua, BEZik gabe, 112.581,81 €-koa da, eta interesa duten enpresa edo profesionalek ekainaren 11ra bitarte aurkez ditzakete eskaerak edo eskaintzak, kontratatzailearen profilaren bidez, Udalaren webgune ofizialean: www.lazkao.eus.


 Areso 1

 

Areso 3

 

Areso 4