• Dantzari Txiki Egunean, dantzariak plazan zehar ibiliko dira kalejira eta dantza alardearekin, eta Arerian, berriz, “Fleak: Lagun berri bat mundu magiko batean” haurrentzako eta “Incontrolable” helduentzako filmak proiektatuko dira asteburuan zehar.

Aste honetan Lazkaotarrek adin guztientzako jarduera kulturalak izango dituzte tartean Dantzari Txiki Eguna eta zine saioak Arerian.

Areriak asteburu honetan hainbat zine saio eskainiko ditu. “Fleak Lagun berri bat mundu magiko batean” haurrentzako filma ekainaren 6an larunbatean eta ekainaren 7an igandean 17:00etan emango da. Helduentzako “Incontrolable” filma larunbatean 19:30etan eta 22:00etan, igandean 19:30etan eta astelehenean ekainak 8 19:00etan eta 21:00etan eskainiko da adin guztientzako aisialdi aukerak emanez.

Dantzari Txiki Eguna igande honetan, ekainak 7, ospatuko da herriko plazan. Jardunaldia 10:30ean hasiko da dantzariei ongietorria eginez, ondoren 11:00etan kalejira egingo da eta 13:00etan dantza alardea izango da. 14:00etan bazkaria egingo da plazan, eta arratsaldean jolasak eta 16:30ean Olgetan taldearen parte-hartzearekin erromeria burutuko dira, jardunaldiari amaiera emanez.

Udaletik jarduera hauetara bertaratzeko gobita luzatzen zaie herritarrei, kulturaz eta aisialdiaz gozatzera.


 1. Dantzari Txiki Eguna