- Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko estali gabeko igerilekuen denboraldia ekainaren 13tik irailaren 6ra izango da, egunero 11:00etatik 20:15era, eta abonuen modalitate desberdinak kiroldegiko harreran egingo dira.
Uda bueltan da, eta honekin batera Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko estali gabeko igerilekuen denboraldia hasiko da. Guztia prest egon dadin, igerilekuez eta aire zabalaz gozatzeko, hainbat prestaketa lan egin dira, hala nola igerilekuak garbitu eta betetzea, berdeguneak konpontzea, aldagelak margotzea eta konponketa txikiak egitea. Gainera, eguzkitako itzalkien kopurua bikoiztu da, 10etik 20ra igaroz, erabiltzaile gehiagori erosotasuna eskaintzeko.
Denboraldia ekainaren 13an hasiko da eta irailaren 6ra bitarte luzatuko da, egunero goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:15era, igerilekuaz gozatu nahi duten pertsona guztiei egokitzeko.
Udako abonua egiteko aukera zabalik dago, pertsona eta familia bakoitzaren beharretara egokitzen diren modalitate desberdinekin. Aukerak honako hauek dira, pertsona heldu indibiduala 82,47 euro, 3-18 urteko gaztea 40,99 euro, erretiratua edo pentsiodun indibiduala 61,77 euro, familiarra 120,36 euro eta erretiratua edo familia-pentsioduna 90,06 euro.
Gainera, egun bateko sarrerak eskainiko dira dute, 3 eta 18 urte bitarteko gazteentzat 4,07 euro eta 18 urtetik gorako helduentzat 7,66 euroko prezioa izango du. Bestalde, 10 erabilerako bonoak ere eskuragarri daude, 18 urtetik beherakoentzat 28,36 euro eta helduentzat 52,87 euroko prezioa izango du, pertsonala izango direnak eta urte osorako baliozkoa.
Informazio gehiagorako, kiroldegiko harrerara jo daiteke, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidali edo 943 08 51 91 telefono zenbakira deitu.
