• 14 urtetik gorakoentzako programazioak aire zabaleko pintura, pintura eta erretxina, digitalizazio artistikoa eta zeramikako tailerrak eskainiko ditu. Jarduera guztiak goizez egingo dira, lau orduko iraupena izango dute, eta ikastaro bakoitzaren prezioa 21,12 eurokoa izango da. 
  • Haurrentzako eskaintzak fieltroa, kawaii marrazkia, eva goma eta tenperak ezagutzeko aukera emango die haurrei ekainaren 25ean eta 26an, eta uztailaren 1ean, 2an, 7an eta 8an. Ikastaroaren prezioa 63,36 eurokoa izango da.
  • Interesdunek ekainaren 18ra bitarte eman dezakete izena Lazkaoko Udaletxean.

Beste behin, Lazkaoko Udalak helduei zein haurrei zuzendutako udako esku lan tailerren programazioa antolatu du. Ekimenaren helburua herritarren sormena, ikaskuntza eta parte-hartzea sustatzea da, uda modu aktibo eta aberasgarrian igarotzeko prestakuntza-proposamenen bidez.

Helduentzako eskaintza 14 urtetik gorakoentzat izango da, eta artearen eta sormenaren arloarekin lotutako hainbat jarduera bilduko ditu. Egitaraua aire zabaleko pintura-tailerra izango da Lazkaoko hainbat txokotan, Fluid Works: pintura eta erretxina ikastaroa, Yupo + Digitalizazioa + Zumeta proposamena eta Pottering Works zeramika-tailerraK osatzen dute. Jarduera guztiak goizez egingo dira, lau orduko iraupena izango dute, eta izena emateko prezioa 21,12 eurokoa izango da ikastaro bakoitzeko. 

Bestalde, haurrentzako programazioak haurrei teknika artistiko eta eskulanetara hurbiltzeko aukera eskainiko die, fieltroarekin, kawaii marrazkiarekin, eva gomarekin eta tenperekin lotutako jardueren bidez. Ikastaroak ekainaren 25ean eta 26an, eta uztailaren 1ean, 2an, 7an eta 8an egingo dira. Izena emateko prezioa 63,36 eurokoa izango da. 

Izena emateko epea ekainaren 8tik 18ra egongo da zabalik, eta Lazkaoko Udaletxean egin ahal izango da. Era berean, interesdunek prestakuntza-jarduera horietarako Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzei buruzko informazioa kontsultatu ahal izango dute.


 Udako esku lan tailerrak 2026