• Txapelketa Lazkaoko udal kiroldegian izango da, goizean 10:00etatik 14:00etara Gurpildun Aulkiko Pilota Txapelketa jokatuko da eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara desgaitasun intelektuala duten pertsonei egokitutako Paleta Tenisa modalitatea izango da.

Larunbat honetan, Lazkaoko udal kirolegia 2026ko Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren agertokia izango da, inklusioa, kirola eta aukera berdintasuna sustatuz.

Goizean, 10:00etatik 14:00etara Gurpildun Aulkiko Pilota Txapelketa jokatuko da eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara desgaitasun intelektuala duten pertsonei egokitutako Paleta Tenisa modalitatea izango da, bi lehiaketek kirol-jarduera inklusiboa bultzatzeaz gain parte-hartzaileen trebetasun sozial eta fisikoak garatzen laguntzen dute. 

Ekitaldia Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak (EEPF) antolatu du, tokiko erakundeen eta erreferentziazko kirol federazioen laguntzarekin, baita Lazkaoko Udalaren babesarekin ere, udalerriak pertsona guztientzako kirol irisgarri eta parte-hartzaile bat bermatzeko duen konpromisoa indartuz.

Udalak txapelketa ikustera bertaratzeko gonbita luzatzen die herritarrei, kirol jardunaldiaz gozatzera. 


 Euskal Pilota Egokituko Txapelketa