• LGTBI+ Pertsonen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako film laburren saioa 19:00etan izango da Arerian.
  • Fil laburren saioak The Wind in Ash, Delay, Ferides, This Feminine Side, Seuls les poissons morts suivent le courant eta Ultramarino proiekzioak eskaniko ditu. 

Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, Areriak film laburren saio berezi bat hartuko du ekainaren 17an, 19:00etan, Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren eskutik.

Saioak The Wind in Ash, Delay, Ferides, This Feminine Side, Seuls les poissons morts suivent le courant eta Ultramarino film laburrak bilduko ditu. Sei lan horien bidez, publikoak LGTBI+ kolektiboaren hainbat esperientzia eta errealitate ezagutzeko aukera izango du, identitatea, familia-harremanak, genero-adierazpena, feminitatea eta autoaurkikuntza prozesuak jorratzen dituzten istorioen bitartez.

Aukeratutako filmek kolektiboaren bizipenei buruzko begirada plurala eskaintzen dute, kontakizun intimo eta pertsonalak uztartuz eta onarpenari, aniztasunari eta generoan edo sexu-orientazioan oinarritutako diskriminaziorik gabeko gizarte inklusiboago baten eraikuntzari buruzko hausnarketak sustatuz. Horrela, zinema askotariko errealitateei buruzko hausnarketa, enpatia eta ezagutza sustatzeko tresna bilakatuz.


 Zinegoak